Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Cogratulations Mr. Bieter!

Gaur Berria irakurrita enteratu naiz euskaraz dakien hiriburu bateko alkate bakarra ez dela Donostikoa, Bilbokoa edo Gasteizkoa. Iruñakoa ere ez. Ezta Baiona, Donibane-Garazi edo Maulekoa. Ez. Munduko hiriburu bateko euskal hiztuna den alkate bakarra Estatu Batuetako Boise hirikoa da: David Bieter.

Ez dakit Keith Johnsonek inoiz elkarrizketaren bat egin dion. Aurretiz ezagutu bazuen agian atzo idatzitakoari beste buelta bat emango zion eta ez zuen arinkeriz jokatuko.

Dena den, nik uste dut Bieter jaunaren gai honek beste batzuei ere gogoeta egiteko aukera eskeintzen diela, bereziki Odon Elorzari eta Iñaki Azkunari, biak urte piloa daramatzate alkatetzan edo beste kargu publikoetan eta ez dira gai izan euskara ikasteko.

Horretan Ibarretxe lehendakaria eredua dela esan dezakegu. 1999. urtean ez zekien euskaraz, kargua hartu bezain laster euskalduntzen hasi zen eta dagoeneko hizkuntza ongi menperatzen duela esan dezakegu.

Leave a Reply