Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Pilar Barandiaran.

Zarata handiegirik gabe joan da Pilar Barandiaran urtarrilaren batean bere osabarengana. Bere bizi guztian bezala, zarata handiegirik gabe.

Aita Barandiaranen iloba zen Pilar eta baita zaintzaile, zerbitzari eta idazkari ere, baina bereziki osabaren sostengu izan zen Pilar.

Gogorazen dut nola orain dela hogei urte edo holan (ez dut gogoratzen data zehatza, agian gehiago izango dira), Bermeoko Udalak omenaldia egin ziola Aita Barandiarani bere Ataungo Sara etxean. Ni orduan dantzaria nintzen eta gure taldeak proposatuta, Josu San Pedrorekin batera aurreskua dantzatzera joan ginen.

Bidaia nahiko xelebrea izan zen,  "seiscientos" batean Bittor Mallabiabarrena, Poli Larrinaga txistularia, Josu eta ni. Beharbada beste batean kontatuko ditut gertaturikoak. Gaur, Pilarren hiletaren berri izan dudanean, Sarara heldutako oroimenak etorri zaizkit burura.

Etxe txikira sartu bezain pronto gela bat gogoratzen dut, liburuz eta paperez beteta. Gaiak oso interesgarriak egiten zitzaizkidan egun haietan: antropologia, etnografia, folklorea; orain ere oso gustoko ditut baina bizitzak beste eremu batzutara eraman nau. Bigarren planoan beti andrazko bat gogoratzen dut, omnipresentea bere txikitasunean, beti adi. Gogoratzen ditut berak prestatutako gailetak eta ardo goxoa.

 Goian bego Pilar Barandiaran.

Leave a Reply