Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

bertsioak, UBUNTU

Ubuntuk izenak aldatu beharko lituzke?

DeviceGuru-k eskutitz ireki bat idatzi dio Mark Shuttleworthi eta bertan proposatzen dio Ubuntu markaren garapena lortzeko Ubunturen forma guztiei (Ubuntu, Kubuntu, Xubuntu, Edubuntu) izen antzeko bat ipintea, adibidez:

  • Ubuntu GNOME Edition
  • Ubuntu KDE Edition
  • Ubuntu Xfce Edition
  • Ubuntu Educational Edition
  • Ubuntu Server Edition (orain ere horrela da)

Nire uste apalean idea oso ona da zeren horrela argi geratuko litzateke erabiltzaile guztientzat Ubuntu erabiltzen dutela eta horrek marka ikurra hobea emango lioke. Zuk zer uste duzu?

3 Comments

  1. Galdera polita, Josu. Publizitate adituek seguraski forma laburrak nahiago lituzkete. Nik ere Edubuntu, Xubuntu eta horrelakoak gurago. Ubuntu munduan sartzen denak berehala ulertzen du zapore bakoitza zer den eta zertarako erabil daitekeen.

  2. xabier

    Orain arteko izenak “estetikoagoak” dira zalantza barik, baina egokiagoak iruditzen zaizkit proposamen berriak: batetik, badago izen-saltsa nahikoa Linux banaketa ugarien ondorioz, eta bestetik, izen berriekin lan bat arinduko liokete erabiltzaile berriari: adibidez, “KDE edition” ikusi eta edonor ohartuko da KDE izeneko ezaugarriren bat dagoela Linux arloan; ostera, Kubuntu moduko izenak ez dago argi nondik hartu…

  3. xabier

    Eta gainera Feisty Fawn eta Gutsy Gibbon moduko izenak… akaboa! Gero euskaraz izen bitxiak daudela esaten dute. Josu, Gorka, aupa zuek, aber denon artean ideia zabaltzen laguntzen dugun piska bat…!

Leave a Reply