14 urte dira Lasa familia gure familia bezala ezagutzen dugula. Jose Marik eta Maria Luisak, euskaldun famili "normal" bat ekarri zuten gure pantaila txikira. Lehengo aldiz euskaraz ari zirenak ez ziren ez indioak, ez bakeroak, ez amerikar aktore famatuak. Orduan Arraldeko famili bat zen gure aurrera zetorrena, gure antzekoak. Eta formulak arrakasta izugarria izan du. Uste dut Europa osoan denboraldi gehien emititua izan den telesaila dela. Oraingo honetan Maria Luisa hil da, nekeak berea egin du eta gure Angela Chaning partikularrak agur esan digu. Gauza asko gertatu dira Arralden azken 14 urteotan eta gure gizartearen gertatzen denaren antzera egoerak korapilatu egin dira.
Maria Luisa euskal matriarkatuaren azken ikurra dela esan dezakegu, bera txarto egon edo ondo egon, bere familia aurrera ateratzeko lan izugarria egiteko prest beti. Zenbat ama egongo ote dira Maria Luisaren antzekoak Euskal Herrian? Ugari, ez?
Espero dut, gertaera honek ez ekartzea telesailaren beherakada. Gure aitak dio orain ez dela lehengo Goenkale, lehengoa gehiago gustatzen zitzaion (Satur, Eusebio, Jose Mari,…) baina gure hamalau urteko alaba, Goenkalerekin batera jaiotakoa, orain dago gustora. Batek daki zer gertatuko den.
Goian Bego Maria Luisa. Zorionak eta eskerrik asko Kontxu.
Leave a Reply