"Ikasle bakoitzak du bere estiloa eta erritmoa ikasteko orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusietako bat."
Esaldi borobil eta garrantzitsu honekin zabaltzen da IKASYS Proiektuaren webgunea. Proiektu hau Ikastolen Elkarteak bultzatu du eta esan dezakegu sistema hau ikasleek ordenagailua erabilita ariketak egiteko sistema dela.
Ikasleak sarera konektatutako edozein ordenagailu erabiliz lortu dezake lanak egitea eta horretarako hiru web aplikazio erabiltzen dira: ariketak sortzeko irakasleak erabili behar duena, jarduerak exekutatzeko ikasleak erabili behar duen aplikazioa eta irakasleak ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko aplikazioa. Jarduera hoiek bost arlotan banatu dira (euskara, gaztelania, ingelera,matematika eta ingurunea) eta dagoeneko 200.000 ariketa baino gehiago daude prest.
Berrikuntza metodologiko handia iruditzen zait aurkeztu digutena eta pista jarraitu beharrekoa. Dena den, nahiz eta proiektu izugarria izan, iruditzen zait pixka bat mugatua geratzen dela azpiegitura osoa bakarrik ariketak egiteko eta jarraitzeko erabiltzen bada. Nire ustez beste aukera osagarri batzuk egon daitezke (blogen eta wikien erabilera, webquest proposamenak, eta abar) IKASYS sistema ikaste prozesu osoaren erreferentzia izan daiten.
Iñaki Murua
Ez dut oraindik proiektua sakon aztertu, baina ea ez den “betikoa” egiteko era “modernoagoa”.