Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak, UBUNTU

Xakea hiru dimentsiotan

Mikeli bezala, noizbait niri ere gustatzen zait xake partidatxo bat botatzea. Horretarako Ubuntun Chess jokoa daukagu.

Joko horretara jokatzeko menuan Aplikazioak – Jokoak – Chess aukeratu dezakegu. Dena den, jokoa bi dimentsiotan ikusiko dugu irudian ikusi dezakegunez.

Xake

Hiru dimentsiotan ikusi nahi badugu python-eko libreri batzuk instalatu behar ditugu. Horretarako komando hau idatziko dugu:

$ sudo apt-get install python-gtkglext1 python-opengl

Hau instalatu eta gero programaren menuan Ikusi- 3D aukeratu eta hiru dimentsiotan ikusiko dugu tableroa, irudian ikusten den moduan.

xake 3d

Leave a Reply