Gaur hasi da ETB1 katean “Ikasle zailak” deitutako lau ataleko dokumentala. Bertan eskolan arazoak dituzten ikasleekin lan egiteko metodologia berritzaileak erakutsiko dira.
Programan Phil Beadle irakasleak ikasle nerabe talde zail bat izango du bere ardurapean eta dokumentalean, metodologia eta teknika motibagarri hoiek nola erabiltzen dituen ikusteko aukera izango dugu.
Beadleren ustez, lehenengo eta behin ikasleek dituzten arazoak identifikatu egin behar ditugu. Arazoak non dauden dakigunean , teknika berritzaileak erabiliz eta ikasleentzat gai interesgarriak kontutan hartuta ikasleen potentzialitate guztiak azaleratzen eta hoiei probetxua ateratzen saiatu beharko gara.
Programa Erresuma batuko Channel 4 kateko The Unteachables saioan oinarrituta dago eta jarraitzeko modukoa ematen du. Ordua larunbatetan 21:10etan, aldaketarik ez badago behintzat.
Leave a Reply