Julenek pasatu zigun pelota, Noe eta M@k izan ziren lehenengoak sakea bueltatzen. Kontrakantxan Sergio, Iñaki eta Alberto prest daude. Etorriko dira gehiago baina orain sotamanoz sartzen naiz ni.
Apirilaren 18an Sestaoko Lanbide Hastapeneko ikasle eta irakasleak Herriko Plazan egongo dira beraien lana herriari erakusten: Igeltseroak hormak egiten, soldatzaileak soldatzen, ile-apaintzaileak orrazten edo mozten, eta sukaldariak, hau bai pagotxa!, txokolatezko bizkotxoak egiten plazan agertzen den ororentzat.
LOGSEren ondorioz Lanbide Heziketak bere statusa hobetu zuen baina lege horrek lortu ez duena, hau da, eskola porrotarekin amaitzea, Lanbide Hastapenera bideratu zen. Horregatik bertan aritzen diren irakasleek sekulako meritua dute eta gizartearen honespena izan behar dute bertan egindako lanagaitik eta lortutako emaitzengatik.
Bestalde, gaurko Matrakan ikusi dugu nola Euskadiko Lanbide Hastapeneko irakasleak mobilizatzen hasi direla Hezkuntza sailak prest duelako Lanbide Hastapeneko Ikastetxeak arautuko dituen dekretuaren zirriborroa. Irakasleek kolokan ikusten dute euren lana eta beste irakasleon lan baldintzak berdintzea eskatzen diote administrazioari. Nire ustez merezi dute eta gainera horrela izan beharko litzateke.
Julen Iturbe-Ormaetxe
Eskerrik asko zure laguntzagatik, Josu.
Administrator
Ez horregatik.
Dena den uste dut horrela jarraitzen badugu kriston lana emango diegula neska-mutikoei txokolatezko bizkotxoak egiten! 😉
Noe
Txokolateari letreroa jarri berharko diote: “Oferta hasta fin de existencias” edo horrelako zerbait. Musu bat.