Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Bordeaux.

Garona I

Egiteke neukan pasa den Aste Santuan egindako bidaitxoaren kronika. Egun bateko bidaitxoa egin genuen Bordelera. Bordele, Akitania departementuko Hiriburua da eta Bizkaiko Golkoko portu garrantzitsua. Naiz eta kostatik kilometro batzuetara egon Garona ibaiak ekartzen ditu itxasontziak hirirarte. Bueno, ia hirirarte esan beharko genuke zeren eta Bilbon egin den moduan hirigunetik portuko instalazioak atera egin dira eta orain ibaiaren ertzak hiritarrentzat errekuperatzen hasi dira peseorako edo kirolarako, sekulako bulebar berria sortuz.

Bordele portu komertzial garrantzitsua izan da eta Lehen Mundu Gerran Frantziako Gobernua hiri honetara erretiratu zen. Hau dena hiriko eraikuntza eleganteetan nabaritzen da. Dena den, alde zaharreko etxeak, gune turistikotik aparte, nahiko txarto zainduta edo hutsik zeundela ziruditen. Ez dakit, holako toke dekadente bat sumatu diot hiri zaharrari. Dena den Bordele eraberritze prozesu baten dago eta ibai ertzeko bulebarra oso ondo egokitu dute paseorako edo kirolarako.

Eraberritze prozesu horren barruan azpimarratzekoa da garraio publikoari emandako garrantzia eta bereziki tranbiari. Tranbiaren presentzia  etengabekoa da hiriburuaren erdigunean eta toki askotan, oinezkoentzako erreserbatuta egonik ere, tranbia dago.

 Niretzako galdu ezinezko tokiak hauexek izan daitezke: Ibai ertza, Harrizko zubia, Pey-Berland plaza (hemen Udaletxea eta Katedrala daude). Katedrala oso polita da, gotiko estilokoa eta izugarri handia. Beste toki batzuk, Quinconces plaza, Lorategi Publikoa eta Komediaren Plaza non Grand Théatre aurkitu dezakegu. Erosketak gustoko dituztenek bere paradisuz Sainte Catherine kalean aurkituko dute bertan bait daude denda ta saltoki handi gehienak (Lafayette ere bai).

Azken gomendio bat, gu egon ginenean sekulako haize hotza egin zuen; beraz meriendarako zerbait beroa hartzeko tokiren bat bilatzen hasi ginen eta baita aurkitu ere.  Place de la Comédie-en Santa Catherine kalea hasten den tokian, iskina egiten duen eraikinean, txokolategi bat dago non oso "chocolate chaude" goxoa ematen dutena, "kruasan" eta guzti.

Argazki gehiago nire Flickerreko kontuan daukazue eta informazio baliagarria Bordele hiriko webgunean eta baita Wikipedia frantsezean ere.

 

Leave a Reply