Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

Canonical-ek Ubuntu ikastaroa iragarri du.

Canonical-ek Ubuntu Linuxeko erabiltzaile berrientzat ikastaroak iragarri ditu.

Horretarako Ubuntu Desktop Training programa ipini du martxan eta aukeren artean simulazioak, praktikak eta informazio baliagarria eskuratzeko modua izango du ikasleak. Horrela eguneroko lanak errazago egingo ditu Ubuntu Linuxekin, gainera ez da beharrezkoa aurretiz sistema honen ezagutza zabala izatea.

Ikastaroan ikusiko diren gaiak hauexek dira:

  • Open Source kontzeptua ulertu eta zer ikusi daukan Ubuntu kontzeptu horrekin.
  • Ubuntu Linux pertsonalizatu.
  • Fitxategi sistematik nabegatu eta fitxeroak bilatu.
  • Internetera konexioa konfiguratu eta erabili.
  • OpenOffice-en oinarrizko erabilera
  • Zelan instalatu eta erabili jolasak.
  • Programak gehitu, kendu eta gaurkotu.
  • Irudiekin oinarrizko lanak.
  • Ubuntuko dohako laguntza eta baita komertziala nola lortu.
  • Partizioak eta bi sistema eragileen kudeaketa.

Prezioa 100 $-ekoa da eta Ubunturen denda ofizialan lortu dezakezu beste bitxikeri batzuekin batera.

2 Comments

  1. Xabat

    Jendeak Ubuntu/linux entzun eta frikientzako gauza dela uste du baina oso erraza da eta laguntza asko aurkitu dezakezu interneten nahiz eta erderaz edo ingelesez izan. Ondo dago sowtware libre bultzatzea euskeraz ere. Animo!

  2. Eskerrik asko Xabat zure mezuagatik.

    Bai software libreak eta baita euskarak ere atxikipen gutxiago eta erabiltzaile gehiago behar dituzte. Beraz erabili software librea, erabili euskara eta noski erabili software librea euskaraz. Jendeak uste du ezinezkoa dela baina posible da. Aurrera!

Leave a Reply