LOCALIA Telebista kateak (Canal Bizkaia, Canal Gasteiz, Localia Gipuzkoa eta Localia Txingudi) EUSKADI KOOP programa eskaintzen digu ostiraletan gaueko 22:30tan.
Programa Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin lankidetzan egingo da eta Euskal Herrian hain errotuta dauden enpresa kooperatiboen jarduerari buruzkoa izango da.
Noticias de Gipuzkoa egunkarian elkarrizketa bat egin diote programaren zuzendari eta aurkezle den Maider Garciari. Bertan, beste gauza batzuen artean, programa elkarrizketa eta erreportaiez osatua egondo dela diosku.
Lehen programa apirilaren 25an ematekoa zen. Norbaitek ikusi al du? Komentarioak onartzen dira.
Komentario berezia merezi du Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren webgunean ez dagoela albiste honi buruzko aipamenik. Hasieran harritzekoa izan daiteke baina nahikoa da webgunetik pixka bat nabigatzea konturatzeko nahiko abandonatuta daukatela: azken berriak 2006 urtekoak dira, deskargatzeko dokumentuak .doc formatuan, inolako interaktibitaterik,… Webgune horrek merezi du errepasotxo bat!
1 Pingback