Jainkorik bai ala ez?. Elkar arg. 2007.
Itxaron gabeko oparia heldu zitzaidan eskura eta azkenean harribitxi bat bihurtu da oparitxo hori.
Ba al da Jainkorik? Zer zentzu du erlijioak XXI garren mendean? Hil eta gero zer? Agian ez dira modako galderak baina ziur noizbait zure buruari egindakoak direla galderok.
Xabier Mendiguren editoreak hitzaurean azaltzen duenez, gai hauetaz eta berez eratorritako beste batzuetaz, solasean aritzeko batu zituen Elkar argitaletxeak Joxe Arregi eta Edorta Jimenez. Bata, Arregi, teologian doktore eta Hemen, erlijio gogoetarako aldizkariaren zuzendaria; bestea, Jimenez, ateoa bere esanetan. Horrela ikusita emango luke bi ikuspuntu zeharo desberdinak eta kontrajarriak agertuko zirela liburuan baina, gaiak landuz doazen einean, irakurlea konturatuko da adimena zabala duenak posible duela bestearena ulertzea eta errespetatzea. Eta hori gaur-egungo gizartean ez da sarri ikusten.
Hitzaurrean bertan Xabier Mendigurenek elkarrizketaren definizio oso polita eskeintzen digu: "Bakarrizketan nork bere usteari eusten dio, sendo eta zindo; elkarrizketan, berriz, norbere iritziak zalantzan jar dezake besteak: pentsamendua zorroztu beharra ekartzen du horrek, polemikan gailendu nahian, eta adostasun-guneak bilatzea ere bai, komunikazioa alde bientzat aberasgarria izatekotan."
Eguneroko bizitzan aplikatuko balitz elkarrizketaren definizio hau!
Liburua nahiko sakona da eta erreflexiorako momentuak ematen ditu. Dena den, elkarrizketa moduan dago idatzita eta eramangarria egiten zaio irakurleari, nahiz eta jorratutako gaiak nahiko konplexuak izan: erlijioaren nonnahi eta noizkotasuna, zientzia eta erlijioa, erlijio desberdinen trataera, Jesus Nazaretekoa, Eliza, Etika, Gaizkia, Errua,…
Erlijioarekiko gaiak gustoko duenarentzat irakurri beharreko liburua iruditzen zait.
M@k, el Buscaimposibles
Nik irakurritako beste antzeko liburu bat ekarri didazu burura, Umberto Eccok eta Elizako beste batek idatzita, edo agian hobeto esanda, mintzatuta. Elkarrizketa hauek oso interesgarriak eta guztiz beharrezkoak iruditzen zaizkit.
Administrator
M@k: Zein da liburu horren erreferentzia? Eco gustatzen zait eta gaia ere bai.
M@k, el Buscaimposibles
Ez dut gogoratzen, Josu. Horregatik ez dut jarri 😉 Orain dela hamar urte irakurri nuen.