Atzo maiatzak 18 Markina-Xemein, Lea-Artibaiko herri politean eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolaturik, aurtengo Bizkaiko Dantzari Eguna ospatu genuen. 100 talde baino gehiago, 3000 dantzari baino gehiago. Zenbaki makroak. Azken hogeitamar urteetako lagunak ikusi eta Bizkaiko kultura tradizionalaren egun garrantzitsuenetariko bat ospatu. Horixe zen plana.
Gainera aparteko motibo bat ere bazegoen Markinara joateko, Felipe eta Iñaki, Zerutxuko "alma materrak" omentzea. Merezitako omenaldia dudarik gabe.
Arratsaldean formalidadeak utzi eta erromeria izugarria.
Leave a Reply