Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

bertsioak, UBUNTU

Zure GNU/Linux distribuzioa ondo aukeratzeko.

Jakina da Linux sistema eragileak aurpegi edo sapore ugari dituela eta horrek askotan, erabiltzailea  despistatu egiten du. “Nik nahi dut GNU/Linux erabili baina ez dakit ze distro instalatu“. Hori da askotan entzuten dugun esaldia eta egia esan, aukera zaila da: Fedora, Debian, Mandriva, Ubuntu, Slackware, OpenSuSE, Gentoo… izen pila eta aukeraketa zaila.

Orain sareak ematen dituen aukeretako bat erabiliz (Linux Distribution Chooser), eta galdera sinple batzuei erantzun ondoren, aplikazioak berak esaten dizu zein den zure beharrizanetarako GNU/Linux distribuziorik egokiena.

Nik frogatu dut eta ezetz jakin zein izan den proposatu didana…

Ba bai, Ubuntu!

Dirudienez ondo aukeratu dut.!

Leave a Reply