Ez dakit zuei baina niri askotan gertatu zait. Zeozer interesgarria bilatu webgune batean eta inprimatzeko orduan webgune osoa inprimatu behar. Edo irudiak inprimatu nahi ez izatea. Edo menuak.
Clarion-i ezker zerbitzu berri bat ezagutu dut: Print What You Like
Zerbitzu honek webgune batean, inprimatzeko nahi ditugun zatiak aukeratzeko aukera eskaintzen digu.
Horretarako inprimatu nahi duzun webgunearen helbidea sartu, webgune hori zabalduko da eta ezkerrean menu berri bat ikusiko duzu zerbitzuaren aukerekin.
Saguarekin inprimatu nahi duzun zatiak aukeratu, gero "Isolate selected" aukeratu eta azkenean "Print".
Zerbitzuak aukera gehiago ditu: letra tipoaren tamaina aldatu, letra tipoa bera aldatu eta abar. oso interesgarri iruditu zait.
Leave a Reply