Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Jainkoaz galdezka.

Jainkoaz galdezka. Joxe Arregi. Alberdania.

Hau da uda honetan eskura etorri zaidan liburuetako bat eta ondoren irakurri dudana. Lehendik irakurrita nuen Joxe Arregi eta Edorta Jimenez idazleek batera idatzi zuten liburua, bertan egindako erreflexioak interesgarriak iruditu zitzaizkidan, eta proiektu berri hau ere irakurtzeko modukoa iruditu zait.

Liburu honetan Joxe Arregik berrogei euskal idazleei egindako inkestaren erantzunak biltzen ditu. Galderak hauexek izan dira:

  • "Jainkoa": zer iradokitzen dizu hitz honek?
  • Zein jainkorengan ez duzu sinesten?
  • Zein  jainkorengan sinesten duzu, sinesten baduzu?
  • Non eta nola ageri da, ageri bada?
  • Zer eta nola egiten du mundu honetan, ezer egiten badu?

Galderok blogosferan erabiltzen ditugun "memeen" antza handia daukate eta agian ipiniko dugu martxan holakoren bat. Dena den, horaingo honetan lortutako erantzunak oso onak iruditu zaizkit. Egitan emandako erantzunak, sinisten duenak gogoz defendatzen du bere sinesmena. Sinisten ez duenak berriz, bere argudioak zintzotasunez ematen ditu. Erantzunak alde batekoak edo bestekoak izan oso ondo idatzitakoak dira.

 Erreflexioarako liburua da eta gai hauek gustokoak badituzu oso atsegina egingo zaizu irakurketa. Memearena beste baterako utziko dugu.

Leave a Reply