Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Larrun (905 m.)

Saibi baino txikiagoa da baina askoz ere zailagoa. Azkaineko kanteratik hasi eta gailurrerarte bi ordu t’erdian egiteko moduko mendi bidea. Bidea oso ondo markatuta dago eta hasieran pista batetik zehar abiatzen da. Ordu baten, erreka eta zuhaitzen gerizpetara helduko gara, ataka zabal batean. Hortik aurrera bidea gogortu egiten da eta beste ordu bateko igoera zuzena aurkituko dugu gure aurrean tontorrera heldu aurretik.

Tontorra ez da polita: hiruzpalau benta, Tren Ttipiaren geltokia eta Telekomunikazio zentru erraldoia aurkituko dugu. Dena den bertatik ikusitako bistak izugarriak dira. Hondarribi, Donibane Lohitzune, Biarritz, Baiona, landetako hondartza, Pirineoak, Nafarroako mendiak, Bera, Ibardin, Aiako Harriak, eta abar. Izugarria!

Beherantza egiteko bide berbera egin dezakezu edo trena hartu (12 euro).

Hemen uzten dizkizuet argazki batzuk.


Leave a Reply