Aurreko sarrera batean komentatu nuenez, Ubuntu 8.10 bertsiora eguneratu nuenetik ezin nuen nire laneko sarera konektatu VPN bidez eta PPTP protokoloa erabiliz. Asuntua zen Network Manager berrian zerbait aldatu nuela eta konektatzerakoan sistemak mezu hau ematen zidan: “VPN konexioak huts egin du, ez dagoelako baliozko VPN sekreturik“. Dena den PPTP VPN konexio bat hasieratik zelan sortzen den azalduko dugu:
1.- Instalatu beharrezkoak diren paketeak.
Network Manager aplikazioak PPTP VPN zerbitzua behar du konexioa posible izateko. Ez baduzu instalatu hurrengo komandoarekin:
$ sudo apt-get install network-manager-pptp
2.- Konfigurazio formularioa bete datu egokiekin.
Pantaila honetan Konexioaren-izena, Atebidearen IPa eta Erabiltzailearen izena bete behar dira. Seguruagoa da pasahitza ez betetzea orain eta konexioa ezartzerakoan ipintzea.
Gero “Aurreratua” botoian klikatuz “Erabili puntutik punturako enkriptatzea (MPPE)” aukeratu behar dugu. Eta prest daukagu VPNa.
Leave a Reply