Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Ubuntu 8.10 lehen inpresioak (I)

Azkenean aurkitu dut astia Ubuntu 8.10 instalatu eta gero nire lehen inpresioak idazteko!

Eguneraketa bi egin ditut; bata etxeko ordenagailuan eta bestea laneko portatilean. Bietan esperientzi desberdinak izan ditut.

Etxeko ordenagailuan eguneraketa normal bat egin dut aurreko sarrera batean azaldu nuen moduan. Oso ondo joan da dena. Primeran. Arazo barik. Dena den ikutu batzuk eman behar izan ditut eta hau da nire lehen inpresioa.

  • Defektuzko gaia eta koloreak eta askoz ere “garbiagoak” ikusten  dira orain. Egia esan 8.04 bertsioko mahaigaineko lertxuna ez zitzaidan batere gustatu. 😉
  • Letra tipoetan ere zerbait aldatu egin da eta orain “eleganteago” ikusten da. Edo nire irudipena da behintzat.
  • Aurretik instalatuta nituen aplikazio guztiak martxan ditut. Dena den batzuk “Aplikazioak” menuan lekua aldatu dute. Ez dago arazorik.
  • Horietariko bat Virtualbox (virtualizazio sistema) izan da eta hasieran ez zebilen. Beraien webguenan begiratu nuen eta lizentzien aukerak aldatu egin dituztela ikusi nuen agian horregatik izango zen. Bertsio zaharra desinstalatu, berria instalatu eta dena martxan.
  • Gehien gustatu zaidan berrikuntza Sarea konfiguratzeko herraminta berria izan da. Oso ondo dago eta aukera ugari ematen ditu. Gainera erraz konfiguratzeko modukoak. Dena den, laneko sistematara konektatzeko VPN bat erabiltzen dugu. Lehen oso ondo zebilen baina orain zerbait ikutu dut konfigurazioan eta eta ez dabil. Hau begiratzeko geratzen d. Komentatuko dut.
  • Pena bat izan da OpenOffice 3.0 ez sartzea eguneraketa honetan.
  • Administrazio menuan aukera berri bat agertzen da orain: “Create a USB startup disk“. Ez dut probatu baina interesgarria iruditzen zait.

Zuek eguneratu duzue zuen sistema? Zer moduz?

2 Comments

  1. Superandoni

    Nik 8.04tik 8.10ra eguneratu nuen. Arazotxo batzuk izan nituen eguneraketan eta betiko moduan 0tik hastea erabaki nuen. Agian antziña windows erabiltzaile bat izatearen maniak dira noizean behin formateatzea… Hala ere hobeto sentitzen naiz sistema osoa 0tik hastean. Oraingoan /home partizio bat egin dut

  2. @superandoni: Nik ere laneko portatilean zerotik hasitako eguneraketa egin dut. LAster publikatuko ditut nire inpresioak baina ez dira izan hain onak.

    /home partizio bat egitea oso ideia ona iruditzen zait. Beharrezkoa esango nuke.

Leave a Reply