Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Txiripaz?

Egia esan niri monarkia bakarrik musean eta Epifanian gustatzen zait. Bai, gustukoak ditut Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Eta ez zen ezustekoa izan nire zapataren gainean Kirmen Uribe idazlearen azken liburua topatzea. Bilbao-New York-Bilbao.

Egia esan, naiz eta aditutako kritikak oso onak ez izan, banuen zerbait liburu horri lotzen ninduena. Nire aititek orain ia ehun urte antzeko bidaia egin zuen beharrizanak bultzatuta eta jakin-mina sortu zitzaidan. Orduan nire eskutitza idatzi nien Orienteko Monarkei.

Oraingoz ez dut amaitu eta amaitzerakoan, betiko moduan, nire ikuspuntua idatziko dut hemen baina atzo gertatutako gauzak kasualitateen indarrez aritzeko gogoa eman didate.

Liburuan, momentu honetan beste gauza askoren artean Ricardo Bastida arkitektoaren eta izen bereko semearen bidaia irakurtzen nabil. Ricardo mutikoak egunkari bat idatzi zuen eta bertako notak irakurtzerakoan nire aititeren bidaia ekartzen dit gogora. Gaur goizean pasarte hau irakurri dut ustekabean:

"Ekainak 11

 New Yorkeko sarrera ikaragarria izan da. Egun eguzkitsua, tamaina guztietako bapore eta baporetxoen artean sartu gara . Haien artean batzuek bidaiariak zeramatzaten Hudson ibaian gora, beste batzuk trenak zeramatzaten gabarrak ziren, gerrako barkuak eta abar."

 Orduan atzoko istripua etorri zait begietara. Hoiek bai txiripaz libratu direla. Edo ez? Sully komandantearen lanak ere zerbaitetarako balio izango zuelakoan nago. 



0 Comments

2 Pingbacks

  1. zabaldu.com
  2. aupatu.com

Leave a Reply