Berria egunkariko agendan ikusi nuen:
"Ikuspegi goxoak. Euskal Herriaren inguruan, Bernardo Atxagaren textuak eta Gabrielle Duplantierren argazkiak. Urtarrilaren 31 arte FNAC saltokian"
Hummm! Atxaga eta argazkiak,… interesgarria iruditu zitzaidan eta hor noa.
FNAC Bilboko dendara sartzerakoan erakusketaren "aperitif" moduan argazki batzuk, besteak Forum-ean. Sarrerakoak desitxuratuta bezala aurkitu nituen, argiztatze txarra eta textu eta argazkien arteko erlazioa oker jarrita zegoela iruditu zitzaidan baina … bueno… Argazkiak Duplantierren estiloan, zuri-beltzean, difuminatuta. Asko ederrak.
Forumera abiatu nintzen eta zer zen hura! Ume piloa, zarata. Nire irudikoz oso desegokia erakusketa baterako. FNAC-en ikusitako nire lehenengo erakusketa izan da. Horrelakoak dira guztiak?
Egia esan Bilboko FNACera sartu eta gehiago ematen du MediaMarket bat KULTURA dinamizatu nahi duen toki bat baino. Horretan Txetxuk eta Julenek izandako sentipenekin guztiz bat nator. Zuek zer deritxozue?
minmin
Ni japonekoa naiz. Euskara asko gustatzen zait eta ikasi dut.
Que bien conocer este blog interesante.
Yo tambien, hago mi blog.
Administrator
Kaixo Minmin,
Pozten naiz nire bloga zure gustukoa izatea.
Pena da nik kanjiak ez ditudala ulertzen, ikasi beharko dut