Asier Sarasuak idatzia.
Mozilla fundazioa Firefoxen bertsio berria prestatzeko lanetan ari da, 3.1 bertsioa alegia.
Bertsio honetan hiru berrikuntza aipatuko nituzke:
- TraceMonkey, Javascript motore berria: orain Javascript asko erabiltzen duten orriak ziztu bizian kargatzen dira nabigatzailean.
- Nabigatze pribatua: modu honi esker, erabiltzailearen jardueraren aztarna guztiak ezabatu egiten dira nabigatzailetik.
- HTML5 espezifikazioko zenbait etiketa onartu dira, eta horien artean sarean gehien aipatu direnak eta etiketak dira. Hauei esker, orain zenbait audio eta bideo formatu pluginik gabe ikus daitezke.Proba egin nahi baduzue, begiratu hau eta entzun hau Firefox 3.0 zaharrarekin eta Firefox 3.1 berriarekin.
Firefox 3.1 beta moduan erabil daiteke jadanik, Shiretoko izenarekin. Ubunturen erabiltzaileok, gainera, zorioneko gaude, Canonicaleko programatzaile batek biltegi bat sortu baitu Launchpaden Shiretokoren azken garapen bertsioa eduki dezagun beti. Une honetan 3.1b3pre bertsioa dago eskuragarri. Instalazioan ez da ukitzen Ubuntuk modu lehenetsian dakarren Firefoxa; beraz, arazorik gabe erabil daitezke biak batera.
Ubuntun instalatzeko jarraitu urrats hauek:
1.-Gaitu errepositorioa: joan Synaptic-en “Ezarpenak > Errepositorioak” atalera eta sortu errepositorio berria balore hauekin:
Edo editatu zuzenean sources.list fitxategia:
$ sudo gedit /etc/apt/sources.list
eta gehitu lerro hau:
deb http://ppa.launchpad.net/fta/ubuntu intrepid main
2.-Birkargatu:
$ sudo apt-get update
3.-Instalatu: bilatu firefox 3.1 Synaptic-en, edo:
$ sudo apt-get install firefox-3.1
On egin.
Leave a Reply