Azken egun hauetan kanpoan izan naiz eta nahiz eta mundu globalizatu honetan, konexioa izanez gero gauza denekin enteratzen zaren, ezin izan dut EGA azterketen asunto hau ondo jarraitu. Bueltarako "pendiente" utzi nuen.
XXI. mendeko "Ezagutzaren Gizarte" honetan ezin dut ulertu Maiteri gertatu zaiona. Lehenengo begiratu batean ematen du gaizki ulertu bat izan behar dela baina han eta hemen iritziak irakurri eta entzun eta gero, argi daukat gertatutakoa gure Gobernuen "filosofia" arazoa dela gertatu dena eta bat nator Ainhoak komentatzen duenarekin. (Eta "Gobernuak" esaten dudanean ez nago Eusko Jaurlaritzan bakarik pentsatzen, uste dut asunto hau orokorra dela).
Eta zein da "filosofia" arazo hori? Ba asuntu publikoen kudeaketa. Uste izatea Gobernuek sortutako produktu eta zerbitzuak Gobernuarenak direla gizartearenak izan beharrean. Maitek gai hori jarri du mahai gainean. Nor da azterketa horren jabea, gizartea baizik? Eta gizartea diot zentzu zabalenean gainera. Zein da era eraginkorrena Poloniako Unibertsitate bateko euskarazko ikasle eta irakasleek material hori libreki lortu ahal izateko? Edo La Platako Euskal Etxekoek?
Eta hemen beste puntu batera heltzen gara. XXI. mendeko Ezagutzaren Gizartean beharrezkoa da liburuak editatzea azterketa horiek ikasle eta irakasleengana heltzeko?
Nik argi daukat. Hizkuntzen ezagutza bermatzen duten zerbitzu publikoetatik aparte, ba dago leku bat hizkuntzekin zer ikusia duten negozioetarako. Gainera uste dut Euskal Herriak ba duela aukera, mundu globalizatu honetan, hizkuntzen negozioan erreferente izateko. Eta izan behar duela uste dut. Baina beti iniziatiba pribatutik eta berrikuntza eta lankidetza sustatuz.
Gauza hauek kontrakoa ematen dute. Honek arlo zaharkitu bat dirudi non bakarrik bakoitzaren txiringitoak funzionatzen duen. Agian azkenean M@k-en teoriek benetakoak izango dira.
Dena den hemen ez dago inor amore emateko eta AEK-k, Jakintza Ikastolak eta EHU-ko Ikide taldekoek beste proiektu interesgarri bat ipini dute martxan: EGA azterketa doan prestatzeko aukera ematen duen E-gela proiektua hain zuzen ere.
jolaus
Ba pentsa Josu, igande honetako Amaraunean Eusko Jaurlaritzaren bertsio ofiziala eman zuena Iban Asenjo da, Berrikuntza Pedagogikoko arduraduna, Ordiziko udaletxeko zinegotzia eta bere sema gure ikastolan matrikulatu berri du. Zenbat kontraesan ezta?