Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Wikispaces euskaraz.

Nafarroako IKT dinamizatzaileen blogetik jakin dugu Wikispaces, wikiak sortzeko gunea, dagoeneko euskaraz dagoela.

Hezkuntzarako oso baliagarria izan daitekeen zerbitzua orain euskaraz erabili dezakegu gure ikasleekin Jaime Villaluenga Ruiz De Infante-ren lanari ezker.

Zure wikia euskaraz kudeatzeko, behin zerbitzuan logeatuta aukeratu “My account”, ondoren “Language” eta hor euskara aukeratu.

Gogoratu wikiak euskaraz sortzeko lehendik ere bagenuela Nirewiki zerbitzua.

2 Comments

  1. Wikispacesek nabigatzailearen hizkuntza automatikoki antzematen du eta euskara bada hori erabiliko du Wikispacesen, kontrakoa esaten ez badiozu, behintzat.

    Nirewiki zerbitzuak arazo ugari eman zizkien ikastolei aurreko ikastaro “masibo” horietako batean eta harez geroztik wikispaces erabiltzea erabaki zuten (nahiz eta momentuan ingelesez soilik egon).

  2. Comment by post author

    Administrator

    @Fultxo: eskerrik asko zure iruzkinagatik.

    Niri ez zidan hizkuntza automatikoki detektatu, ipini behar izan nuen. Ez dakit zergatik gertatu zen.

    Egia esateko nik ere Nirewiki erabili dudanean ez zait oso ondo joan, baina lagunak dira eta bultzada apur bat eman behar diegu. Gainera asko gustatzen zait hizkuntzekiko duten begirunea.

Leave a Reply