Azkenean erabili dezakegu Gmail euskaraz. Peiok argitaratu du albistea bere blogean eta gero ugariak izan dira sareko erreferentziak, Ikusi bestela Sustatu, Zabaldu edo Aupatu adibidez
Hasiera batean polemika sortu da EITBn agertutako albisteagatik baina twiterren sortutako erreakzioa andanak albistea zuzentzera behartu du komunikabidea.
Gmail euskaratuta baduzu esteka batzuk galduko dituzu. Ez dakit zergatik gertatzen den baina hizkuntza guztiekin gertatzen da eta horregaitik batzuek ingeleraz erabiltzea nahiago dute. Ez zait batere gustatzen Google-k hizkuntzarekiko daraman politika. Asko du ikasteko Mozillatik edo Nireblogetik adibidez.
Dena den Gmail euskaraz erabili nahi izanez gero Ibai Ohiangurenek argitaratu du zelan konfiguratu gure kontua.
Nik beste aplikazio batzuk ere erabiltzen ditut (Docs, Calendar, Reader,..) eta dirudienez beste bi urte itxaron baharko ditugu euskaraz izateko. Ez zaizue gehiegitxo iruditzen?
Iñaki Murua
Hala da, Josu. Hizkuntza aldatuz gero, euskarazko bertsioan ez daukat Reader-era zuzenean sartzeko aukerarik, esaterako.