Dantzan.com webgunean ikusi dut. Espainiako posta zerbitzuak, herri dantzei buruzko bildumaren barruan, aurreskuari eskeini dio 0,43 euroko zigilua. Ekainaren 6an atera zen, 28,8 x 74,7mm-ko neurria du eta 550.000 zigilu inprimatu dituzte.
Dantzaria eta txistularia agertzen dira. Zigiluan ikusten den aurreskularia bakarka dantzatzen dagoela ematen duen arren Posta zerbitzuko webgunean irakurri dezakegun azalpenean soka-dantzaren deskribapena egiten da. Nahiko ondo egina, nire iritziz.
Jaulkipen honetan beste dantza bati dagokion zigilua ere atera dute, Castilla-Leongo "La Rueda" da dantza hori.
Leave a Reply