HIK HASI kolektiboaren VIII. Topaketa Pedagogikoetan "Software Librea Hezkuntzan" ikastaroa antolatu dute eta bertara gure esperientzia azaltzeko gonbidatuak izan gara beste ikastetxe batzuekin batera.
Partaide izan gara, hain zuzen ere:
- Jokin Lacalle (Jakintza Ikastola)
- Peio Arritunandia (IMH)
- Aitor Lopez de Aberasturi (Diocesanas)
- Julen Zabala (ASSA Ikastola)
- eta ni neu.
Gure ikastetxean software librearekin izan dugun esperientzia transmititzen saiatu ginen eta ondoren mahai-inguru batean partaideekin nahiko debate sakonak izan genituen.
Nire aldetik hiruzpalau gauza kontatu nahi nituen:
- Zein da software libreak hezkuntzari ematen dion balore gehigarria.
- Zein izan da gure esperientzia.
- Zelan kudeatu aldaketa (Eta horretarako "Sirimiri erako kudeaketa" proposatu nuen).
- Erronka berriak (Web 2.0, Cloud Computing).
Hemen uzten dizuet erabilitako aurkezpena.
Leave a Reply