Requiem. Xipri Arbelbide. Elkar. 2009
Requiem hileta mezatako kantua izanik heriotzarren simbolo bilakatu da eta Baxenafartar honek Requiem bat abesteko tenorea heldu zaigula uste du, zeren eta Lurrarenak egin du. Lurra hilzorian dago, hobeto esanda gizaki guztion artean erail dugu; bereziki azken mende honetan.
Liburu honen tesi nagusia hauxe da: XX. mendearen hasi eta gaurdaino gizakiak garapenaren izenean egindako gahiegikeriek Lurraren baliabide guztiak agortu ditu eta dagoeneko berandu da. Lurra hilda dago.
Iparraldeko apez eta kazetari honek, errepaso hori egiteko, bere haurtzaroko Heleta hartzen du abiapuntu. Eta berak ezagututako lurra eta ingurumena hondatzen ikusi ditu gizakiak, bere ustez, aurrera eramandako gehiegizko garapen oker baten ondorioz.
Asuntoa da berak galdutzat ematen duela ingurumena babesteko borroka guztiak. Bere ustez, interes ilun ugari egon dira (eta daude) garapena behar izan ez dugun puntu baterarte eramateko eta horren ondorioz Lurra erahil dugu denon artean.
Ez dakit gehiegizkoa ez den izango tesi hau baina idazleak erabilitako hiztegiari erreparatzen badiogu, hizkuntza beraren galera, hiztegiari dagokionean behintzat, agerikoa da liburuaren zehar erabilitakoa kontutan hartzen badugu. Hasiera batean hiztegi oso aberatsa erabiltzen du, XX. mende hasierako, baserri giroari dagokiona. Azkenerantz mende bukaerako azalpenak ematerakoan euskara nahiko estandarra erabiltzen du eta hasierako aberastasun hori galduz doa, freskotasunarekin batera.
Leave a Reply