Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Kanela eta Banilla

Azken egunotan Julen aztoratuta ibili da bai Euskadin eta baita Norvegian ere Internet ez delako agertzen berrikuntza eta lehiakortasunari buruzko txosten batzutan. Askotan pentsatzen dut ea sarean gabiltzanok ez garen izango labe zomorroak baino arraroagoak, mundu errealetik kanpo bizi direnak. Gurean behintzat hala da, sarea ez da existitzen, bereziki ohiko medioentzat.

Bestela ez nuke ulertuko zelan euskal jatorriko blog batek The Times-ek eskeinitako munduko sukaldaritzako bigarren blog onenaren aipamena lortzea eta albistea inon ez agertzea!

Dena den ni ere nire mundu errealeko kontaktu saretik jakin izan dut eta aipatzea merezi duela uste dut. Gainera bloga ikusi eta irakurri ondoren uste dut merezita eman diotela aipamena. Bloga "Cannelle et vanille" deitzen da eta gozogintzari buruzko errezeta eta argazkiak eskeintzen ditu. Bloga zornotzar jatorriko Aran Goyoagak kudeatzen du eta benetan bere argazkiak oso onak dira. Bestalde testuak eta errezetak oso era landuan daude idatzita, ingeleraz. Niri behintzat bloga ikusten dudan bakoitzean tripa-zorri guztiak dantzan hasten zaizkit. Bere blogeko sarrerak usaindu ere usaintzen dutela ematen du.

 Argazkia: Izenbakoa by tuli nishimura.

 

0 Comments

2 Pingbacks

  1. zabaldu.com
  2. aupatu.com

Leave a Reply