Maitane Mitxelenaren blogean aurkitu dut informazioa eta plana gustatu izan zait. Hau pagotxa! Posible dugu Donostiako Zinemaldian irabazle izan den pelikula jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin ikustea!
Gainera baneukan gogoa Manterola proiektua probatzeko eta esan behar dizuet primeran dabiltzala bertan azaldutako euskarazko azpitituluak erabiltzeko aukera.
Eta pelikulari buruz zer? Ba oso ona iruditu zait eta Urrezko maskorraren ikurra merezimendu osoz eramango duela uste dut. Dena den uste dut pantaila komertzialetan tamalez, ez duela izango bide luzerik.
Pelikulak 1937ko Txinara daramatzagu. Orduan Japoniarrek itzelezko sarraskia egin zuten sei aste iraun zuen Nanjing-eko setioan. Hortik dator filmaren izenburu ofiziala: Nanjing! Nanjing!
Gerran bizitako hondamendiek eman diote Lu Chuan zuzendariari etika eta kontzientziari buruzko gogoeta egiteko aukera. Pelikula zuri-beltzean errodatua dago angeluhandiarekin, eta japoniarren eta txinatarren ikuspuntuak tartekatzen ditu. Horrek ikuslea gidoiaren parte egiten da.
Bestalde filmaren estetika oso ona iruditu zait, fotografia bikaina, garbia. Tenpoak ondo markatuta daude eta nahiz eta geldoa ematen duen oso ongi eramaten da.
Iñaki Murua
Kasu egin beharko eta egunen baten probatu, baina niri azpitituluen kontuak nahastu egiten nau.
Administrator
Abantaila moduan esan behar dizut ez dagoela hizketaldi luzerik 😉