Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Jantzi beltz bi

Jantzi beltz bi. Josu Penades. Alberdania. 2009.

Ez dakit zuei gertatzen zaizuen baina niri gauzak oso hurbilekoak direnean asko kostatzen zait beraietaz hitz-egitea. Lotsa akaso. Horrela gertatzen zait liburu honekin, oso hurbilekoa sentitzen dudala. Lehenengo eta behin idazlea laguna dudalako eta baita kontatzen duen istorioa gure jaioterrian orain hogeiren bat urte gertatu zenaren ispilu garbia delako.

Egun haietan bizitakoak eta haien ondorioak, HIESarenak adibidez, betirako markatu du belaunaldi hura, eta liburu honek garai hareetara eramaten gaitu.

Ama hiltzera doa eta hamazortzi urterekin, droga arazoak direla eta, etxea utzi zuen alabari beti kontatu nahi zizkion gauzak paperean idazteko erabakia hartzen du. Horietariko bat, jantzi beltz bi josiko dituela beraien hilotza janzteko eta hortik dator izenburua.

Liburua errealitatea bezain gordina eta gogorra da. Hasiera batean kostatu egin zitzaidan irakurtzen jarraitzea baina heltzen da momentu bat, zehazki ez dakit zein den, non historiarekin bat egiten duzula. Istorioan sartzen zara eta amaierararte jarraitu behar duzu.

 

 

Leave a Reply