Europa Press-en arabera, Eusko Jaurlaritzak eta ESLEk (Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea) akordio bat sinatu dute Software Librearen Bulego Teknikoa sortzeko. Bulego honen helburua Administrazioan software libreari bultzada eta jarraipena ematea izango da.
Badira zazpi urte Legebiltzarrean software librearen aldeko proposamena aprobatu zela eta oraindik ez dira aurrerapauso askorik ikusten. Badirudi Idoia Mendia sailburuaren eginahalak izan direla gai honi bultzada eman diotenak eta aitortu egin behar zaio bere lana. Albiste ona da.
Leave a Reply