Zein desberdinak atzo, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, entzun ditugun mezuak. Zein desberdinak bere argudioetan Barack Hussein Obama eta Jon Sobrino.
Obamak esan du: "I believe that force can be justified on humanitarian grounds." (Sinestuta nago indarraren erabilera justifikatu daitekeela arrazoi humanitarioak tarteko direnean)
Sobrinok: "Miles de personas mueren en la inocencia, por la fuerza, sin conocerse su nombre y sin protección. ¿Quién se preocupa de esos pueblos?" (Milaka gizon-emakume hiltzen dira inozentziaz, indarkeriaz, haien izenik zabaldugabe eta babesik izan gabe. Nor arduratzen da herri horietaz?)
Adierazpide biak ematen dute moral berdinarekin jokatzen dutela, baina ez; Obamak "Zumosolen lehengusu ahalguztidunaren" begiekin ikusten du mundua, berak nahi duenean erabiliko du indarra ez besteok behar dugun/dutenean; bere interesarako. Sobrinok berriz, bere lagun eta lankide Ellakuria hartu beharrean erreferente, egun berean eraildako Julia Elba Ramos eta haren alaba Celinaren duintasuna hartzen du abiapuntutzat. Pobreziaren duintasuna. Zein begirada desberdinak!
Leave a Reply