Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

aplikazioak, multimedia

Spotify Ubuntun

Spotify Internetetik musika entzuteko zerbitzua duzu. Katalogo zabala eskaintzen du, baita euskal musikarena ere. Arrakasta handia izan du baina baita kritika batzuk ere zure ordenagailuan bezero pribatiboa instalatu behar duzulako eta baita Linuxerako bertsiorik ez duelako eskaintzen. Gainera aurretik bageneukan Rhythmbox erabilita Jamendo edo Magnatune zerbitzuak erabiltzeko aukera, baina abesti bilduma ez da berdina, ezta gutxiago ere tamalez.

Dena den badago Ubuntun erabiltzeko aukera ere wine erabiliz (aukera hori Spotify webgunean bertan eskaintzen dute). Horretarako lehendabizi wine instalatuta izan behar duzu, (aurreko batean komentatu genuen nola egin) ondoren Windows version of Spotify deskargatu behar da Spotify-ren webgunetik zure direktorio pertsonalera (/home/erabiltzailea).

Orduan bezero aplikazio instalatu beharko dugu wine-rekin:

$ wine “Spotify Installer.exe”

Eta gero Aplikazioak Menuan > Wine > Programs estekan aurkituko duzu programaren ikono berdea; bestela terminal bat zabaldu eta komando hau erabili dezakezu:

$ wine “C:Program Files\Spotify\spotify.exe”

Zerbitzua erabiltzeko bi era dauzkazu, bata Premium ia 10 euro hilean ordainduz eta bestea Free, doan; noizbehinka “promoak” entzun beharko duzun aukera da hau. Bietan izena eman beharko duzu eta ematen du gonbidapena lortu behar dela erabiltzailea izateko. Dena den, ematen du esteka honetan izena eman dezakezula gonbidapen barik. Nik egin dut eta badabil.

Oraindik ez dago euskaraz. Espainolez, ingeleraz eta frantzesez bakarrik.

Leave a Reply