AVATAR James Cameron zuzendariak gidatutako filma dugu eta bere ezaugarrietako bat bertan agertzen diren efektu bereziak dira. Efektu horietaz Zelanda Berriko Weta Digital enpresa arduratu da eta horretarako enpresa horrek duen ordenagailu klusterra erabili dute. Klusterraren ezaugarri batzuk hauexek dira: 4.000 zerbitzari, 40.000 prozesadore, 104 Terabyte memoria eta guzti hori mugitzeko erabiltzen den sistema eragilea GNU/Linux.
Ez da hau Weta Digital enpresak egiten duen lehen ekoizpena. King Kong, Eraztunen Jauna, Eragon edo Ni, Robot ere konpainia honen ordenagailuetatik ateratakoak dira. Animazioa gustukoa baduzu emaiozu begiradatxo bat beraien webguneari.
Klusterraren eta pelikularen datu interesgarri batzuk erreferentzi hauetan irakur ditzakezu:
Leave a Reply