Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Londres kartoizkoa da.

Londres kartoizkoa da Londres kartoizkoa da. Unai Elorriaga. Elkar.2009.
 
Egia esan, ez dakit zer esan liburu honi buruz. Hotz utzi nau. Joxeri gertatutakoaren kontrakoa gertatu zait niri. Hasiera batean nahiko astuna eta errepikakorra egin zait baina gero, bigarren zatia heldu denerako, aitaren batean irakurri dut liburua. Beñat Sarasolak idatzi duen moduan, niri ere ez zaizkit asko falta izan liburua apalean bakean uzteko, baina behin beheraldi hori pasata oso erraza egin zait orriak irakurtzea, atsegina izan da. Dena den, bukaerak, esan dudan bezala, hotz utzi nau nahiz eta borobilegia izan. Edo agian horretxegatik.
 
Londres kartoizkoa da,… eta liburua ere bai. Errealismo fantastikora jotzen duen testua da. Zer da benetakoa?, zer kartoizko dekoratua? Azkenean dena jarriko dugu dudatan.
 
Uste dut bitan irakurri beharreko liburua dela. Egunen batean saiatu beharko naiz.
 

Leave a Reply