Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Zelan erabili Hot Potatoes Ubuntun

Hot Potatoes hezkuntzarako ariketak sortzen duen programa da.

Ariketa mota desberdinak era errazean sortu ditzakezu programa hau erabiliz: gurutzegramak, hutsuneak bete, galdetegiak, eta  abar.

Ariketa horiek gero sarean jarri ahal dituzu edo zure eskolako plataforman (adibidez Moodle plataforman).

Hot Potatoes programak ez dauka Linux-erako bertsiorik baina  wine aplikazioaz baliatuz erabili dezakegu. Orduan lehenago wine instalatu behar dugu; gero hemendik Hot Potatoes for Linux users running Wine (version 6.3) deskargatu behar dugu.

Deskargatu dugun fitxeroa .zip formatukoa da beraz deskonprimitu beharko dugu disko gogorreko gure home direktorioan adibidez.

Behin deskonprimitu eta gero Hot Potatoes erabiltzeko moduan gara wine erabiliz. Horretarako terminal bat zabalduko dugu eta hau idatziko dugu:

$ wine /home/erabiltzailea/hotpotatoes6/HotPot.exe

Horrela Hot Potatoes abiaraziko dugu erabili nahi dugun bakoitzean zeren disko gogorrean ez da ezer instalatzen.

Prozedura hau nekagarria suertatu daiteke asko erabiltzen badugu aplikazioa beraz agian interesgarria izan daiteke abiarazle bat sortzea Mahaigainean. Horretarako Mahaigainaren leku huts batean saguaren eskumako botoia klikatuko dugu eta bertan Sortu Abiarazlea aukeratuko dug. Orduan ondorengo leihotxoa agertuko zaigu:

sortu-abiarazlea.png

Eta aukera hauek erabiliko ditugu:

Mota:  Aplikazioa terminalean.

Izena: Edozein (Hot Potatoes adibidez?)

Komandoa: wine /home/erabiltzailea/hotpotatoes6/HotPot.exe

Leave a Reply