Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

BTEK

BTEK Gaur Zamudioko Parke Teknologikoan dagoen BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroan izan gara.
Eraikin berezia da “Bizi Teknologia” lema duen zentroarena, inauguratu aurretik ere sari eta aipamenak lortu duena.
Barruan eta Xabier Diaz-en zuzendaritzapean gune desberdinetan ibiltzeko aukera izango dugu eta ez bakarrik ikusteko, “ikutzeko” aukera ere izango du bisitariak.
Euskal Herrian egiten diren ikerketa eta teknologia aplikazio ugari aurkezten dira bertan: komunikazio sareak, teknologia digitalak, energia, domotika, nanoteknologia, genetika eta baita robotika ere. Dena era erraz batean ulertzeko moduan eta bereziki Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta.
Toki aproposa da ikasleekin zientzia eta teknologiari buruzko irteera bat egiteko.
Hemen uzten dizkizuet bertan ateratako argazki batzuk.



Leave a Reply