Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

aplikazioak, UBUNTU

Zelan aldatu irudien tamaina eta zelan biratu irudiak

Argazki eta irudiekin sarean lan egiten baduzu askotan irudi fitxategi horien pisua jaisteko irudien tamaina txikitzen dugu. Gutxi badira banan-banan egiteko lana izan daiteke, baina irudi asko aldatu behar izanez gero beste tresnaren bat beharko dugu.

Horretarako Nautilusen gehigarri txiki bat, nautilus-image-converter instalatzea nahiko izango da, adibidez komando honekin:

$ sudo apt-get install nautilus-image-converter

Aplikazio hau instalatu ondoren gure sistema berrabiarazi beharko dugu.

Script txiki honek esan dugun moduan, irudien tamaina aldatu eta biratzeko aukera eskaintzen digu era erraz eta eroso batean. Erabiltzea aldatu nahi ditugun fitxategiak aukeratuko ditugu eta eskumako botoiarekin nautilisen menua aterako dugu eta bertan aukera berri bi agertuko zaizkigu:

  • Resize images…: Fitxategien tamaina aldatzeko
  • Rotate images…: Fitxategiak biratzeko.

2 Comments

  1. Eta interfaze grafiko eta aukera -eta pisu- gehiago dituen zerbait behar baduzu Phatch erabil dezakezu

  2. Eskerrik asko Alex apunteagatik. Probatu egin beharko dut.

Leave a Reply