Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

LIBURUAK

Kodeen Liburua

Kodeen liburua. Simon Singh. Elhuyar.

Kodeen liburua

Kodeen liburua

Kodeen liburua, kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua, The Code Book Simon Singh-k, idazle eta telebista produktoreak, idatzitako liburuaren euskarazko itzulpena dugu. Bertan, modu erakargarrian, enkriptazioaren historia azaltzen digu; antzinako egiptoarrengatik hasi eta ordenagailu kuantikoetara heltzeko.

Zientzi dibulgazio-liburu moduan hartu dezakegu baina irakurtzerakoan konturatuko gara enkriptazioarena gai nagusia izanik ere, badaudela barruan beste historia interesgarri batzuk; adibidez Eskoziako Maria Estuardorena edo II. Mundu Gerrako historiak ere.

Beste atal batean Navajoen hizkuntza mezuak deszifra ezinak bihurtzeko nola erabili zen ere azaltzen du. Faltan bota dut arlo horretan euskarari buruzko aipamenen bat. Badakizue, euskara erabili zela mezuak enkriptatzeko II. Mundu gerran . Egia izango ote da? Badago horri buruzko erreferentzia ofizialik?

Azkenik PGPari (Pretty Good Privacy) buruzko atala asko gustatu zait, oso ondo azalduta dagoelako, erraz ulertzeko moduan.

Nik liburu elektronikoa erosi nuen eta esan behar dut naiz eta oso prezio onean saltzen dela edizio honetan errore batzuk aurkitu nituela zuzendu beharrekoak direnak, nire ustez.

Nire ustez Informatika Fakultatean derrigorrezkoa izan beharko litzateke liburu hau irakurtzea.

Azkenik hemen uzten dizuet Simon Singh-ni egindako elkarrizketa interesgarria idazleari buruzko erreferentzi gehiago izateko.

 

Leave a Reply