Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

LIBURUAK

Euskal Herria

Euskal Herria. Kartografian eta testigantza historikoetan. Jose Mari Esparza Zabalegi. Txalapata.

Euskal Herria Betidanik kartografia gustoko gaia izan da niretzat. Historia ikasterakoan, bidaiatzerakoan,… beti gustatu izan zait mapek erakusten duten lurraldetasunaren ikuspuntua ezagutzea. Nire etxeko apaletan atlasak, bidai liburuak, tolestutako mapak ugariak izan dira beti.

Baina Esparza Zabalegiren liburura hurbiltzeko arrazoia ez da bakarrik hori izan. Egon badago beste gai bat azken urteotan arduratzen nauena  eta hori Euskal Herriaren ukazioa da, kontzeptu bezala. Frankoren garaia ezagutu genuenok, nahiz eta denbora gutxian izan,  eta baita amaitu ezinezko transizioan bizi garenok Euskal Herria kontzeptuaren bortxaketa amaigabea bizi izan dugu, bereziki Tejerazoaren ostean. Espainiako eskuma atzerakoianetik hasi eta nafar ikasi gabeko “eliteetara” badago halako estrategia bat non Euskal Herriaren ukazioa erabiltzen da nafarren beraien kontra gobernatzeko. Gero eta argiago geratzen ari da.

Hori da urteetan Esparza Zabalegik azaltzen duen teoria bere artikulu eta liburuetan. Oraingoan mapetan eta testuetan agertzen diren ukazioaren kontrako aztarna ugari biltzen ditu liburu honetan, baita batzuen kontraesan garbi-garbiak ere.

Liburua oso erraz irakurtzen da baina bere balore gorena kontsulta moduan erabiltzeko modukoa dela da. Astiro-astiro, lupa bat hartu, lekuak deskubritu,…

Leave a Reply