Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ATHLETIC

Athletic-eko bandera balkoian

Athletic Bilbao

Arg. by Sagastui

Aurtengo Kopako finala sutsuki bizi izan da Bilbon eta horren adierazgarri izan dira Bilboko kaleak maiatzaren 30. aurreko egunak. Guk ere gure etxeko balkoian jarri genuen ohial zuri-gorria eta oraindik ez dugu kendu. Eta ez da alperkeriagatik. Aurtengo helburuak oraindik ez dira amaitu eta Bilbao Athletic-eko gazteek ere behar (eta merezi) dute gure laguntza 2. mailara igotzeko. Taldearentzako helburu estrategikoa da eta zalegoak ere ala bizi du.

Bartzelonan deigarria egin zitzaigun hiriak zuen kolore eta anbiente falta (Athletic zaleak heldu arte, noski). Batzuk apatia hori irabazteko ohitura zela esaten zuten baina nik eredu desberdintasuna zela esango nuke.

Hori frogatzeko ikusi edo entzun ditudan adibide batzuk aipatuko dizkizuet. Athletic-eko eredua ez da perfektua izango baina kirol formakuntza oinarri moduan hartzen du eta gainera, bere birtute eta miseriekin… gurea da!

  • Infantilen txapelketa bateko finala, partidako azken minutuak eta galtzen. Area inguruan falta arriskutsua taldearen alde. Zuzenean atera botateko moduko falta baina aste osoan beste jokaldi bat lantzen egon ziren eta entrenatzaileak jokaldi hori agindu zuen. Ez zen ondo atera, partida amaitu eta galdu egin zen. Galtzen ere jakin behar da.
  • Bilbao Athletic-ek partida garranzitsua jokatu behar zuen Murtzian baina Zigandak ez zuen Villalibre deitu Selektibitateko azterketak egin behar zituelako. Ikasketak garrantzitsuak dira eredua iraunkorra izateko.
  • Aurreko partidan 2. B mailako partida bat ikusteko 21.000 pertsona batu ziren San Mamesen. Txanpionseko finalera Barsak 25.000 pertsona eraman zituen Berlinera.

Pentsamendu hauekin nenbilela mezu bat heldu zitzaidan eta bertan J. M. Isasik idatzitako “Lo que la cámara no ve” artikulua zegoen. Irakurri beharrekoa. Agian irakurri ondoren ulertuko dituzu blog honetako azkeneko artikuluetako batzuk eta baita zergatik dagoen oraindik bandera gure etxeko balkoian.

 

 

Leave a Reply