Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ANDROID

Zelan aktibatu @GeureAlbisteak Telegram aplikazioan

Berrian irakurri dut nola Ander Agirregabiriak, bere irakaslea den Gorka J. Palaziok botatako erronkari erantzunez, Telegram mezularitza aplikaziorako zerbitzu berri bat sortu duen: Geurealbisteakbot. 

Zerbitzu honi esker, euskarazko zazpi komunikabiden albisteak jaso ditzakegu automatikoki gure mugikor, tablet edo ordenagailuan. Komunikabideak hauek dira: BERRIA, Argia, EITB, Topatu, Kazeta.eus, Sustatu, Zuzeu eta Euskalkultura.com.

Baina, zelan konektatzen da zerbitzu honekin? Ba oso era errazean.

Lehenengo eta behin Telegram Aplikazioa instalatuta izan behar dugu. Hori ohiko eran egin dezakegu (adibidez Androiden Play Store-tik deskargatuta). Ondoren kontua sortu eta aplikazioa aktibatu ondoren @GeureAlbisteakbot bilatu behar dugu.

albisteak1

Zerbitzua aukeratu, gehitu eta albisteak gure mugikorrean agertzen joango dira.

albisteak2

Gainera testu hau prestatzerakoan Gorka Palazio irakasleak bultzatutako erronkak aurkitu ditut eta konturatu naz bere ikasleek beste zerbitzu interesgarri batzuk prestatu dituztela. Adibidez @AthleticClubbot izenekoa 😉

Leave a Reply