Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

MUSIKA

Kopla barriak erdaldunek jarriak (7)

Gaurko honetan “Aldapeko sagarraren puntan” abestia ekarri nahi dut txoko honetara baina ez 2014. urtean Madonnak eta Kalakan hirukoteak hain famatua egin zuten bertsioan baizik eta Juanes abeslari antiokiarrak Kepa JunkerarenKalea” diskoan grabatu zuena.

Juanes, Juan Esteban Aristizabal abeslariaren izen artistikoa da eta ikusi dezakezuen moduan, bere aitaren aldetik, euskal jatorrikoa da bere familia. Oiartzungoa hain zuzen ere.

Dena den, dokumentazio lanean nenbilela, Madonna eta Kalakan-ek egindako girari buruzko dokumental baten trailerra aurkitu dut eta oso itxura ona du. Bere izenburua “Sagarra bildu: Cuando Madonna canta en vasco” da eta bertan agertzen diren pertsonak kulturari buruzko oso adierazpen interesgarriak egiten dituzte. Ez dakit dokumental hori estreinatu den edo ez; nik behintzat ez dut aurkitu, Merezi du ikustea!

Leave a Reply