Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

MUSIKA

Kopla barriak erdaldunek jarriak (10)

Atzoko artikulutxoa irakurri baduzue agian asmatuko zenuten ze liburu nabilen irakurtzen. Bai, Kirmen UriberenMussche” daukat mesanotxean. Eta zelan diren gauzak. Ostiraletako bideo serie honekin jarraitzeko gaurkorako Klaudio Sagarzazuk idatzitako hitzei Gabriel Olaizolak doinua ipini zion eta Luis Marianok hain famatu egin zuen “Haurtxo polita”  sehaska kanta neukan prestatuta. Eta bai, zelan diren gauzak; bart Uriberen liburuan, 41. orrian testu hau irakurri nuen:

Haurtxo txikia sehaskan dago

zapi zuritan txit bero.

Txakur handia etorriko da

zuk ez baduzu egiten lo.

Amonak dio, ene potxolo,

arren egin ba, lo, lo.

Horregatik ba, ene potxolo,

egin agudo lo, lo.

Lo-kantarik ederrenetakoa izango da, doinuari dagokionez, Haurtxo txikia izeneko hori. Baina edertasun horrek halako amenazu bat gordetzen du azpian. Umea goxo-goxo dago zapi zuritan; aitzitik, bigarren ahapaldian mehatxua dator, esaten zaionean, txakur handia etorriko dela lo egiten ez badu. Federico Garcia Lorcak esana zuen hitzaldi batean, euskal haur kanten irudiak ez direla hain gogorrak, poetikoak direla, baina nago ez dela guztiz egia.”

Kasualitatea edo mundua biraka? Batek daki!

Asuntoa da gaurkoan abesti hori eman nahi dizuedala Lila Downs abeslari mexikarraren ahotsean. Ekoizpen hau ere Kepa Junkeraren “Etxea” diskoan agertzen da.

Leave a Reply