Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

MUSIKA

Kopla barriak erdaldunek jarriak (13)

Pasadan aste honetan nahiko zalaparta sortu du, nire inguruan behintzat, Esperanza Aguirre, Madrileko Komunitateko presidenta ohiaJoxe Migelen batela” euskaraz abesten ikusteak. Programa ikusten baduzue konturatuko zarete ez dela abesten duen euskal abesti bakarra. San Inazioren ereserkiari be ematen dio tonua.

Ba kuriosoa da baina serie honetarako dokumentatzen ibili nintzenean perlatxo bat aurkitu nuen eta gordeta nuen egun apropos baterako. Uste dut gaur dela egun hori. Bideo batean María del Rosario Cayetana Fitz-James Stuart y Silva, hau da  Albako Dukesa aurkitu nuen San Inazioren ereserkia euskaraz abesten. Agian beste Aguirre baten eragina izango zen.

Ez duzuela siñisten?  Ikusi bideoa orduan…

Bai, badakit. Igual gaurko albiste hau Kaixo bihotzak! hitzekin hasi behar izan nuen. 😉

Leave a Reply