Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

Nekez uzten da sorterria

Syrian RefugeesEz dakit zenbaki zehatzak diren baina mila pertsona baino gehiago hil omen dira Mediterraneoan Turkiak eta Europar “Batasunak” migranteei buruzko akordioa sinatu ondoren.

Gure moduko gizarte “migrante” batek beste barik onartu eta besoak gurutzatuta ikusi behar al du tragedia hau?

Agian mundu anestesiatu honek ahaztu arazi egin dizkigu Habana itsasontziko umeak? Mar del Plata eta Boise. Zamora eta Palentzia. Hinojal eta Aldeacentenera…

Sarrionandiaren poemak esaten du nekez uzten duela sorterria sustraiak han dituenak.  Zer egin dugu horrenbeste sustrai moztu eta sikatzen uzteko?

Entzun ezazu poema hori Mikel Laboaren ahotan. Kontxean nindoalarik entzun nuen eta burutazio hauek agertu ziren.

Leave a Reply