Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

Urte Barri on!

Urtea amaitzerakoan ohikoa izaten da pasa dan urteari buruzko balantzea egitea eta hortara natorkizue.

Blog honi dagokionean pozik nago, indarberritu egin delako. Horretarako serieak erabiltzea ideia ona izan dela uste dut, bizitasuna eman diote; adibidez  kopla barriak erdaldunek jarriak euskal musikari dedikatutako serieak edo #loslibrosde udako gau bateko burutazioak edo baita teknikoagoa izan den routerrei dedikatutakoak.

Arlo pertsonalean ezin dezaket gauza bera esan, eta momentu honetan, balantzea egiterakoan konturatu naz agian nere bizitzako urterik txarrena izan dela. Agian aurreko berrogeitahamairuak orokorrean oso onak izan direlako baina aurten nire inguruko gertakizun ugarik emozionalki lurjota utzi naute.

Dena den bizitzak jarraitu egiten du eta Norah Jones-ek esaten duen bezala “we must carry on“. Aurrera jarraitu behar dugu! Horrelakoa da bizitza! Beraz 2017rako animo guztiak eta “carry on“.

Urte Barri on!



1 Comment

  1. Bardin, Josu. Ea zelan jatorkun 2017a.

Leave a Reply