Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak, TEKNOLOGIA

Zelan ikasten dute makinek?

University of Maryland and Sourcefire Announce New Cybersecurity Partnership Urte hasiera honetan asko dira 2017rako aurreikuspenak egiten dabiltzanak. Dirudienez beste Iraultza Industrial baten atarian gaude eta hurrengo urteetan gure bizitza asko eta oso azkar aldatuko da teknologia desberdinen eragina dela eta.

Horien artean asko hitzegiten da IoT-i buruz (Internet of Things, Gauzen Interneta) edo Industry 4.0 delakoaz (automatizazioa, robotika kolaboratiboa, fabrikazio aurreratua…). Gauza guztiak egongo omen dira sarera konektatuta eta interkonexioa eta elkareragina ohikoa izango da bai gizaki eta makinen artean eta baita makinen beraien artean ere.

Horretarako badirudi azpiegiturak (konektibitatea, sare protokoloak, eta abar) ez direla arazo izango . Ematen du zuntz optikoa, haririk gabeko sareak  eta TCP/IP protokoloak (IPv4 zein IPv6 bertsioetan) izango direla azpiegitura horren oinarri, eta momentu honetan, inork ez ditu ezta aipatzen ere. Egia esan sareetatik doazen datuak eta beraiekin egiten diren erabilpenak dira garrantzitsuenak. Makinek datuak behar dituzte erabakiak hartzeko eta erabakiak hartzeko “ikasi” egin behar dute egoera desberdinetan erabaki zuzenak hartzeko. Baina,… Zelan ikasten dute makinek?

Egun hauetan Enrique Dans irakasleak harrituta idatzi du bere Facebook-eko argazkiak zelan etiketatzen dituen automatikoki aplikazio horrek ikusi duenean. Komentarioetan dudan jartzen da hori makina “inteligentea” dela esateko moduan gaudenik eta debate polita sortu da. Adimen artifizialaren kontzeptua ez da gaur goizekoa. Makinak hasita daude aspaldi, algoritmo desberdinak erabiliz, sartutako datuen arabera datu hoiek egituratu eta identifikatzen, baina konputagailuen ahalmena asko handitu da eta datuek prozesatzeko gaitasun handia dute gaur egun. Hortik dator Big Data kontzeptua ere. Eta hor dago koxka.

Momentu honetan argazkietan agertzen dena identifikatzeko gai den ordenagailuak egon badaude. Hurrengo bideoan Fei-Fei Li, Standfor Unibertsitateko ikerlariak azaltzen du zelan ari diren prozedura hoiek makinei irakasten. Orain arte hiru urteko ume batek emango lituzkeen erantzunak ematen ditu makinak baina umea haziko den moduan, makinak ere garatuko ditu bere gaitasunak. Denbora kontua besterik ez da.



Leave a Reply