Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Segurtasuna

Martxan da Sagarra Operazioa

Sagarra Operazioa Guadalcanaleko borroka hasi orduko Carranza kapitainak ezin zuen imajinatu ere egin bere arbasoen hizkuntzak zelako abantailak emango zizkion Bigarren Mundu Gerrako Ozeano ez hain Barean libratzen ziren kanpainatan. Ziuraski hori izan zen euskarak eta informazioaren segurtasunak izan zuten lehenetariko harremana.

Hirurogeita hamabost urte beranduago gudak ziberespazioan izaten omen dira (aste honetako erasoa lekuko) eta Aitorren hizkuntza zaharra badoa “beharduyen thornuya” hartzen. Aspaldi daukagu Fisika kuantikoa euskaraz ikasteko aukera eta orain zibersegurtasunari tokatzen zaio, hori bait da Sagarra Operazioaren helburua:

Zibersegurtasunari buruz ikasten joan, eta ikusi eta ikasten duguna euskaraz partekatu blog baten.

 

Beti izan dut ikasteko grina, orain dela gutxi Mondragon Unibertsitateko Hacking Etikoari buruzko MOOC-a bete nuen, gustua hartu eta ikasten jarraitzeko erabakia hartu nuen. “Prosumer” espirituak jota, ikasten dudana komunitatearekin partekatzea erabaki dut. Hori da azken finean Sagarra OperazioaSegurtasunari buruzko bloga. Sareak, Komunikazioak, Industri kontrol sistemak. Albisteak eta dibulgazio teknikoa euskaraz. Ea non amaitzen dugun.

Badakizue…

Ikasi eta Hacking.

Leave a Reply